Bonuak azaroaren 25ean jarriko dira salgai, eta urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango dira

2026·10·29


Idiazabalgo Udalak herriko merkataritza sustatzeko bonuen kanpaina antolatu du hirugarren urtez. Aurreko bi aldietan bezala, 500 bonu jarriko ditu salgai 20 euroko prezioan, eta erosleak 40 euroko gastua egin ahal izango du kanpainan parte hartzeko izena eman duten komertzioetan. Dendariek azaroaren 2tik 6ra arteko epea dute kanpainan izena emateko udaletxean.

Bonuak azaroaren 25ean jarriko dira salgai, eta hurrengo egunetik aurrera erabili ahal izango dira. 

Kanpainari buruzko informazio guztia, hemen.