Urriaren 26tik abenduaren 15era bitartean, Gipuzkoa Mugituz jarduera fisikoaren liga birtualean lehiatuko da

2026·10·20


Idiazabalgo Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkara batzera. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak antolatutako ekimena da, Europako NextGenerationEU funtsen laguntzarekin finantzatua. Lurraldeko udalerrien arteko liga birtual honek jarduera fisikoa bizitza osasungarriaren zutabe gisa sustatzea du helburu, pertsona guztientzat eta adin guztietan. Gure udalerria, talde gisa, gainerakoen aurka.

Ezagutu hemen ekimena: https://youtube.com/shorts/9Wz0K5doYwA

Zazpi aste gure energia erakusteko

Urriaren 26tik abenduaren 15era, gure herritarrek erregistratutako kilometro aktibo bakoitzak puntuak batuko ditu Idiazabalentzat, Gipuzkoako sailkapen orokorrean.

Nork parte har dezake eta nola batu puntuak?

14 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte har dezakete. Ez da beharrezkoa erroldatuta egotea: Idiazababalekin lotura sentitzen duen edonork aukeratu gaitzake bere talde gisa.

Sistema honen onena ekitatea da. Berdin dio oinez, korrika, bizikletaz edo igerian egiten duzun: jarduera motaren araberako ponderazio-koefiziente bat aplikatzen da, ahalegin guztiak modu bidezkoan zenbatu daitezen — oinez edo igerian egindako kilometro batek bizikletaz egindakoak baino gehiago balio du, ahalegin handiagoa eskatzen duelako.

Gainera, sailkapenak biztanleriaren araberako koefiziente bat aplikatzen du udalerri bakoitzaren tamainaren arabera; horrela, herri txikiek handien pare lehiatzen dute. Gipuzkoako edozein herrik irabaz dezake liga hau.

Idiazabalgo taldera batzeko urratsak

Parte hartzea doakoa da eta oso erraza, Wellk app-aren bidez: https://youtu.be/Iqa90t_Fk2A

  1. Deskargatu: bilatu "Wellk" zure aplikazio-dendan (iOS edo Android).
  2. Eman izena: sortu zure profila.
  3. Batu udalerrira: hasierako orrian, "Gipuzkoa Mugituz 2026" txartelean, sakatu "Batu" eta aukeratu Idiazabalgo taldea.
  4. Mugitu zaitez!: erregistratu zure jarduerak zuzenean app-aren GPSarekin, edo sinkronizatu zure ohiko gailu eta aplikazioekin (Strava, Garmin, Polar, Fitbit, Apple Health edo Health Connect). Kilometroak edonondik batu ditzakezu, udalerriaren barruan zein kanpoan.

Sariak jokoan

Idiazabal sailkapenaren goialdean ikusteko harrotasunaz gain, sariak egongo dira parte-hartzaileentzat. Xehetasunak hemen argitaratutako oinarrietan zehaztuko dira: wellk.eus/eu/gipuzkoa-mugituz/

Kilometro bakoitzak balio dezala! Eman izena eta lagundu Idiazabal Gipuzkoako bihotz aktiboa izan dadin.

Laguntza teknikoa: aplikazioari buruzko edozein zalantzarako, idatzi wellk@wellk.eus helbidera edo sartu www.wellk.eus webgunean.