2026·10·14
Asteklima egitasmoaren barruan, Klima Azoka egingo da ostiralean Idiazabalen. Esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean kontzientziatzeko diseinatua. Zazpi karpa tematikok osatzen dute, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi desberdinak lantzen ditu.
Goizean eskolako umeak eta elkarteak izango dira, eta arratsaldean, 16:00etatik 17:30era, herritar guztiei irekita egongo da. Eguraldi onarekin plazan egingo da; txarra egingo balu, berriz, frontoian.
Azokaz gaiz, EVE-EEE Energiaren Euskal Erakundeak, energiari buruzko hitzaldiak emango ditu, 17:30etik 18:30era bitartean.
