Kirol eta kultur ikastaroetako klaseak datorren ostegunean, urriak 1, hasiko dira

2026·09·28


Idiazabalgo Udalak 2026-27 ikasturterako antolatutako ikastaroen plazak behin betiko esleitu ditu. Esteka hauetan ikus daitezke zerrenda guztiak: 

Kirol eta kultur ikastaroetako klaseak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainaren 18an amaituko dira -zeramikakoa izan ezik, maiatzean amaituko delako-. Ondorengo egun hauetan ez da klaserik izango:

  • urriak 12
  • abenduak 7 eta 8
  • abenduak 24-urtarrilak 6 (Gabonak)
  • otsailak 1-4 (San Blas jaiak)
  • martxoak 22-apirilak 4 (Aste Santua)

Pintura, antzerkia, bertso eskola eta euskara ikastaroetan izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da. Ez bada ikasleen gutxieneko kopurura iristen (6-8 lagun), ez dira egingo.