2026·09·24
Udaberrian jarri genuen martxan Idiazabalen Mintzalaguna egitasmoa. Sei lagunek eman zuten izena: euskara ikasten ari diren edo euskaraz mintzatzeko gaitasuna hobetu nahi duten hiru herritar eta euskaraz ondo moldatzen diren eta laguntzeko prest dauden beste hiru. Astean behin elkartzen dira euskaraz hitz egiteko. Udako etenaldiaren ondoren, urrian hasiko dira berriz saioak eta bertan parte hartzeko aukera zabalik dago.
Horretarako nahikoa da herriko denda eta tabernetan banaturiko eskuorria bete eta udaletxera ekartzea edo kultura@idiazabal.eus helbidera idaztea. Halaber, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren web orrian ere eman daiteke izena: Mintzapraktika Izena Ematea — Mintzapraktika - Taupa Euskaltzaleen Mugimendua. Izen ematea urte osoan dago zabalik.
