Urriaren 10etik maiatzaren 22ra, hileko bigarren eta laugarren larunbatetan elkartuko dira. Izen-ematea zabalik irailaren 30era arte.

2026·09·22


Xapolarunbatak, haurrentzako aisialdi-programak, ikasturte berriari ekingo dio urriaren 10ean, eta jarduerak maiatzaren 22ra bitartean luzatuko dira. Saioak hileko bigarren eta laugarren larunbatetan egingo dira. 

Parte-hartzaileen adina kontuan hartuta, programa bi taldetan antolatuko da, talde bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitutako jarduera eta dinamiken bidez:  

  • HH4-LH2: 11:00-13:00
  • LH3-LH5: 16:30-18:30

Izen-ematea zabalik, irailaren 30era arte, online edo liburutegian. 

Prezioa: 56€ (14 saio). 

Izen-emate orria