Gaztefit taldearen ordez, TRX 5 eskainiko da astelehen eta asteazkenetan, 16:30-17:30 ordutegian. Izena emateko epea, hilaren 22tik 25era.

2026·09·21


Idiazabalgo Udalak 2026-27 ikasturtean antolatutako ikastaroetan zozketa bidez esleitutako plazen zerrendak argitaratu ditu. Esteka hauetan kontsultatu daitezke.

Hutsik geratutako plazak betetzeko bigarren izen-ematea zabalduko da hilaren 22tik 25era. Liburutegian edo online (www.idiazabal.eus) egin daiteke.

Behin betiko zerrendak hilaren 28an argitaratuko dira

KIROLA

  • Gaztefit taldea osatu ez denez, haren egun eta ordutegian (astelehen eta asteazkenak, 16:30-17:30) TRX 5 taldea eskainiko da. Izena emateko epea, hilaren 22tik 25era.

KULTURA

  • Pintura, antzerkia, bertso eskola eta euskara ikastaroetan izena emateko epea irailaren 30era arte luzatu da.

JABETZE ESKOLA

  • Jabetze eskolako ikastaroetan ez da zozketarik egin behar izan, eta bitxigintza tailerrean oraindik izena eman daiteke.

ONGIZATE

  • Oroimen tailerreko A taldean bakarrik egin da zozketa.
  • Izalbiran, musikoterapian eta familientzako elikadura-tailerrean oraindik izena eman  daiteke.