2026·09·21
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.
Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude:
2026
Urriak 20
Azaroak 17
Abenduak 15
Horretarako, Udalak, aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuetan eta plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da.
IDIAZABALgo herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:
- Olariaga baserria, hormigoizko bidean sartuta. IDIAZABAL
- Urrutikoetxe baserria. Aurrera jarraituz. IDIAZABAL
- Benta Txiki, Idiazabalgo herri irteeran. IDIAZABAL
- Gurutzeta baserri inguruan. Gorrotxategi oilategi aldean. IDIAZABAL
- Goatse baserriko ikuilu ondoan. IDIAZABAL
- Olazagibel baserria. IDIAZABAL.
- Korta baserria. Olaberri aldera igotzen. IDIAZABAL
- Katea auzoko autobiako zubi azpian. IDIAZABAL
Oharrak:
- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.
- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAN SOKAK.
- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.
- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.
Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora edo Udaletxera bertara.
