2026·09·21
Idiazabalgo Zaintza Ekosistemaren barruan kokatzen den ekimenaren baitan, Idiazabalgo Udalak diagnostiko-galdetegi txiki bat prestatu du, udalerrian barne-erregimenean zaintza-lanak egiten dituzten pertsonen egoera soziala, lan-egoera eta beharrak ezagutzeko.
Galdetegia euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, eta Idiazabalen jarduera mota hori garatzen duten pertsonei zuzenduta dago. Haien lan-baldintzak eta eguneroko jardueran dituzten behar, zailtasun eta egoera nagusiak identifikatzeko aukera emango du.
Parte-hartzea anonimoa eta konfidentziala da. Lortutako informazioa konfidentzialtasun-printzipioen arabera tratatuko da, eta ez da erabiliko parte-hartzaileak banaka identifikatzeko.
Ekimenaren helburua udalerrian barne-erregimenean egiten diren zaintza-lanen errealitatearen lehen hurbilketa diagnostikoa egitea da. Jasotako informazioak dauden beharrak identifikatzen lagunduko du, eta etorkizunean Udalak garatu ditzakeen jarduerak eta neurriak bideratzeko erabiliko da.
Interesa duten pertsonek informazio gehiago eskatu dezakete berdintasuna@idiazabal.eus helbide elektronikoaren bidez.
