Kirol eta kultur ikastaroen zozketa astelehenean, hilak 21, egingo da
2026·09·16
Idiazabalgo Udalak 2026-27 ikasturterako antolatutako ikastaroetan izena eman duten herritarren behin behineko zerrendak argitaratu ditu.
Jarraian dituzue arlo bakoitzeko ikastaroetako zerrendak ikusteko estekak.
Kirol ikastaroetan izena emandakoen zerrenda
Kultur ikastaroetan izena emandakoen zerrenda
Ahalduntze ikastaroetan izena emandakoen zerrenda
Ongizate ikastaroetan izena emandakoen zerrenda
OHARRAK:
- - Hauek izen-emateen behin behineko zerrendak dira. Akatsen bat izanez gero, 3 eguneko epea dago zuzenketak egiteko udaletxean.
- - Kirol eta kultur ikastaroetako plazen zozketa astelehenean, hilak 21, egingo da, eta egunean bertan argitaratuko dira esleitutako plazen zerrendak.
- - Hutsik geratutako plazak betetzeko bigarren izen-ematea zabalduko da hilaren 22tik 25era.
- - Pintura, antzerkia, bertso eskola eta euskara ikastaroetan izena emateko epea irailaren 30era arte luzatu da.
- - ALDAKETA: Pilateseko arratsaldeko klaseak astelehenetan (eta ez astearteetan) eta ostegunetan izango dira, irakaslearen agenda arazoen ondorioz.
