2026·09·15
Ohitura den bezala, urriko bigarren igandean Baserritarren Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa izango ditugu Idiazabalen. Gazta dastaketa, ganadu erakusketa, herri kirolen erakustaldia eta beste hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar.
Horrez gain, artisauen lanak eta baserritarren jakiak ikusi, dastatu eta erosi ahal izateko aukera ere izango da. Azokan postua jartzeko interesa duten ekoizleek eskaera egin beharko dute udalaren webgunean (www.idiazabal.eus) irailak 30 baino lehen. Horretarako, eskaera-orria jaitsi eta bete egin beharko dute, eta ondoren online erregistratu, dagokion gainerako dokumentazioarekin batera.
Azokako postuak 2x1 metrokoak izango dira eta Udalak jarriko ditu. Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.
