Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

2026·09·15


Idiazabalgo Udalak haur eta nerabeentzako aisialdiko hezkuntza-jardueretan begirale eta zuzendari gisa aritzeko prestakuntza eskuratzen lagundu nahi die herritarrei.

Esleitutako diru-kopurua 3.000 eurokoa da.

Deialdia gaur, irailak 15, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta urriaren 31ra arteko epea izango da eskaerak egiteko.