Izena emateko epea zabalik dago plazak bete arte

2026·09·14


Urrian hasiko da Behatxulo irakurle txikien klubaren hirugarren denboraldia. LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei zuzendutako irakurle taldea da Behatxulo. Ikasturtean zehar 5 liburu irakurri eta landuko dituzte, bi hilean behingo maiztasunarekin, bi taldetan banaturik: LH3-4 eta LH5-6. 

Izena emateko epea zabalik dago plazak bete arte. Izan ere, talde bakoitzean 12 haur baino ez dira onartuko. Izena emateko kultura@idiazabal.eus helbidera idatzi behar da, eta izen-emateak jaso ahala esleituko dira plazak.

Aurreko urteetan bezala, Amaia Telleria eta Enara Garmendia arduratuko dira saioak dinamitzatzeaz.