Zozketa irailaren 25ean izango da. Erdidebekaldi txartelak eskuragarri udaletxean
2026·09·03
Herriko ehiza postuetarako zozketa irailaren 25ean (ostirala) 19:00etan egingo da Otsoa elkartean.
Bestalde, erdidebekaldi txartelak eskuragarri daude dagoeneko Udaletxean, eta interesdunek bertan jaso ahal izango dituzte.
Erdidebekaldi (media veda) garaian, honako hegazti hauek bakarrik ehizatu ahal izango dira:
- Galeperra (Coturnix coturnix)
- Pagousoa (Columba palumbus)
- Txoloma (Columba oenas)
- Haitz-usoa (Columba livia)
Herritarrei gogorarazten zaie ehiza jarduera indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharko dela.
