Torreko partzelako lehortutako zuhaitzak moztu ondoren bi egur lote egin dira herritarrentzat

2026·09·03


Lortu den egurrarekin bi lote egingo dira eta herritarren eskura jarriko dira. Horretarako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:


- Idiazabalgo herrian erroldatuta egon beharko da
- Etxebizitza bakoitzetik eskaera bakarra egin ahal izango da
- Eskaera udaletxera deituta (943 18 71 00) edota landa@idiazabal.eus korreora idatzita egin beharko da. Bertan, izen-abizenak, telefono zenbakia eta NAN zenbakia jarri beharko dira.
- Eskaera ostiralaren (irailaren 4) 11:00 aurretik egin beharko da
- Ezin izango da egurra saldu edo beste bati eman


Interesa duten herritarren artean zozketa egingo da.


Behin zozketa egin ondoren, herritarraren ardura izango da behar diren mozketa lanak eta garraioa.

 

1. Lotea (herrigunetik gertuena dagoena)

2. Lotea (herrigunetik urrutiena dagoena)