2026·08·28
Datorren asteartean, irailak 1, zabalduko da Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Guztira 25 ikastaro inguru antolatu dira, lau sailetan banaturik: Kirola, Kultura, Ongizatea eta Emakumeen Jabetze Eskola. Eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka ikus dezakezu hemen.
Izena emateko bi bide daude: irailaren 11ra arte liburutegian, 9:30-13:00 ordutegian; edo online, www.idiazabal.eus helbidean, irailaren 13a arte. Jarraian dituzue sail bakoitzean izena emateko estekak:
- Emakumeen Jabetza Eskolako ikastaroak
Irailaren 16an izen-emate guztien behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, eta irailaren 28an esleitutako plazen behin-betiko zerrendak. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira
OHARRA: Kirol ikastaroetako plazak esleitzeko prozeduran aldaketa bat egin da aurten. Herritar bakoitzak kirol ikastaro bakar batean eman ahal izango du izena -aurreko urteetan, ordezko ikastaroak hautatzeko aukera zegoen-, eta zozketa bidez plazak esleitu ondoren taldean hutsuneak geratzen badira, bigarren izen-emate epea zabalduko da irailaren 22an libre geratutako plazak betetzeko. Kultura ikastaroetan prozedura bera jarraituko da, plaza kopuru mugaturik ez duten ikastaroetan izan ezik (antzerkia eta bertso eskola).
