Begiratu segurtasunez eta gozatu fenomeno astronomiko paregabe honetaz
2026·08·03
Abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea aukera paregabea izango da fenomeno astronomiko ikusgarri batez gozatzeko. Hala ere, ez begiratu inoiz eguzkiari babes egokirik gabe, erretinan kalte larriak eta itzulezinak eragin baititzake.
Babes egokia erabili
- Erabili ISO 12312-2 araua betetzen duten eklipse-betaurreko ziurtatuak.
- Ez erabili eguzkitako betaurreko arruntak, erradiografiak, kristal ketuak edo antzeko metodoak.
- Ez begiratu 45 segundo baino gehiago jarraian; egin atsedenaldi laburrak.
Tresna optikoak
- Ez erabili eklipse-betaurrekoak teleskopio, prismatiko edo kameren gainean.
- Erabili soilik eguzki-iragazki ziurtatuak dituzten tresnak.
Beste behaketa-modu seguruak
- Proiekzio estenopeikoa (kartulina zuloduna).
- Astronomia-tresnen bidezko proiekzioa.
- Zuzeneko emankizunak.
Eguna prestatzeko aholkuak
- Aukeratu hurbileko behaketa-gune bat eta iritsi garaiz.
- Erabili eguzki-babesa, txanoa eta edan ura.
- Zaindu bereziki haurrak eta pertsona kalteberak.
- Kontsultatu eguraldi-iragarpena eta jarraitu agintarien gomendioak.
- Deskargatu aurrez beharrezko mapak eta eraman bateria eramangarri bat.
Abuztuaren 12tik 13rako gauean Pertseidak ikusteko aukera ere izango da. Aurten, ilberriak behaketa erraztuko du. Egonaldia luzatzeko asmoa baduzu, eraman arropa beroa eta bateria eramangarria.
