2026·08·26
Jakinarazten da: Espezie hori Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan sartuta dagoela (Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoa arautzen duen abenduaren 6ko 630/2013 Errege Dekretua), eta, ondorioz, legez debekatuta dagoela espezie hori edukitzea, saltzea, merkaturatzea edo hazkuntzarako, merkataritzarako zein bestelako erabileretarako erabiltzea, bai eta ingurune naturalean askatzea ere.
Horregatik guztiagatik, animalien jabeei jakinarazi nahi zaie guztiak bertatik kendu beharko dituztela hamabost (15) egunetako epean, Ediktu hau onartzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Epe hori bukatutakoan, aipatutako txerriak beren kabuz kendu ez badira, eskumena duten administrazio-zerbitzuen bitartez, aipatutako animaliak erretiratu egingo dira, indarrean dagoen araudia aplikatuz.
Idiazabal, 2026ko abuztuaren 20a.—Iñaki Alberdi Iparragirre, alkatea.
