2026·07·03
Eltxo tigrea espezie inbaditzailea da, eta azken urteotan Euskal Herriko hainbat udalerritan hedatu eta ezarri da, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Nagusiki hiriguneetan eta hiri-inguruetan bizi da.
Nola identifikatu?
- Eltxo beltz eta txikia da, 6 eta 9 milimetro arteko luzerakoa.
- Buruaren eta toraxaren atzealdean kolore zuriko lerro bereizgarri bat du.
- Hankak beltzak ditu, orban zuriekin; horrek zebra-itxura ematen dio.
- Batez ere egunez izaten da aktibo.
Nola mugatu bere hedapena
Eltxo tigrearen ugalketa saihesteko prebentzioa da neurri eraginkorrena. Arrautzak erruteko ur kantitate oso txikia besterik ez du behar; horregatik, komeni da etxe inguruan aldizka miaketak egitea eta ura pilatu dezaketen ontzi, plater, kubo edo bestelako edukiontziak hustu edo kentzea.
Nola sahiestu eltxoaren ziztada
- Mahuka luzeko arropa, praka luzeak janztea eta oinetako itxiak erabiltzea.
- Eltxoa uxatzeko baimendutako produktuak erabiltzea, adibidez DEET, IR3535 edo picaridina.
- • Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira (eltxo-sareak).
Zer egin ziztatzen bagaitu?
- Garbitu ondo ziztadaren eremua urarekin eta xaboiarekin.
- Ez da hazka egin behar infektatu ez dadin.
- Hotza aplikatu inflamazioa geldiarazteko eta azkura arintzeko.
Lagun iezaguzu bere banaketa ezagutzen. Eltxo tigre bat ikusten baduzu, atera argazki bat eta bidali app honetara: http://www.mosquitoalert.com/
Informazio gehiago Euskadiko wegunean edota dokumentu honetan.
