2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira

2026·06·25


Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak burutzeko diru-laguntzaren deialdia zabaldu du. Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza sustatzen lagundu nahi du Udalak, ipar globalaren eta hego globalaren harremanak eraldatzeko asmotan.

Aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa 25.000 eurokoa da:

  1. Lerroa. Herrialde txirotuetan garapenerako lankidetza proiektuak burutzeko: 20.000 euro.

  2. Lerroa. Idiazabalen garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak garatzeko: 5.000 euro.  

Deialdia gaur, ekainak 25, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bihartik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskaerak egiteko (uztailak 23 arte, egun hori barne).