Ekainaren 23tik uztailaren 17ra udako eskaintza berezia Idiazabalgo Gaztelekuan
2026·06·09
Idiazabalgo Gaztelekuak udako eskaintza berezia prestatu du. Ekainaren 23tik uztailaren 17ra bitartean askotariko jarduerak egingo dira.
Jarduera horietan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Izen-emate epea gaur hasi eta ekainaren 14ra arte egongo da zabalik, astean zehar liburutegian (10:30-12:30 eta 16:00-19:00) edo asteburuan Gaztelekuan (16:30-19:30).
*Oharra: Wipe Out irteeran parte hartu ahal izateko, izena ematearekin batera 10€ ordaindu beharko dira. Era berean, atzerrira joateko guraso edo legezko tutorearen baimena aurkeztu beharko da.
