2026·06·03
Geograma enpresak, jabeekin lankidetzan, topografikoki jaso diren muga eta mugarrien plano eta koordenadekin, liburuxkak prestatu ditu. Liburuxka hauek jasotzeko, ekainaren 9an Geograma enpresakoak udaletxera etorriko dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etarako ordutegian.
Jasotako dokumentazioarekin desadostasunik izan ezkero, 30 eguneko epean, dagokion erreklamazioa jarri ahal izango duzu Idiazabalgo Udalaren Harreta Zerbitzuan, herritarren harretarako ordutegian, ekainean 7:30etatik 14:30etara eta uztailean 8:30etatik 13:30etara. 2026ko uztailaren 9aren ondoren aurkeztutako erreklamazioak ez ditu Geogramak aztertu eta ebatziko.
Behin liburuxka jasota, formatu digitalean ere jaso nahi izanez gero, ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidali dezakezu, katastroko titularra eta udalerria adieraziz: deslindes@geograma.com.
Edozein zalantzarako Geogramako kontaktu hau duzue: 945041064
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen lankidetzagatik eta, batez ere, terrenoan bertan egindako esfortzuagatik, proiektu honen arrakastarako ezinbesteko baldintza izan baita.
Oharra: Data hauetan halabeharrez etortzerik ez baduzu, Idiazabalgo Udalaren Harreta Zerbitzuan dagokizun dokumentazioa (liburuxka) jaso ahal izango duzu, bileraren hurrengo egunetik 2026/07/09ra arte, herritarren harretarako ordutegian, ekainean 7:30etatik 14:30etara eta uztailean 8:30etatik 13:30etara.
