Iban Aranburuk irabazi du sari nagusia, eta Iñaki Zabaletak lehen herritarrarena. Haurren kategorian Enara Goiburu eta gaztetxoetan Ainhoa Albisu izan dira sarituak.

2026·05·23


Aire zabaleko VI. Pintura Lehiaketa jokatu da gaur Idiazabalen. Helduen kategorian, 25 margolarik hartu dute parte, inoizko parte hartzerik handiena. Haurren bi kategorietan, berriz, 11 lagunek.

Epaimahaia Jokin Telleriak, Ane Mujikak, Joxe Mari Telleriak eta Iñaki Arriaranek osatu dute eta lanen kalitatea goraipatu dute.

Hauek izan dira sarituak:

D KATEGORIA (2014-2017)

SARITUAK

  • Enara Goiburu Hombre (“Igarondo Baserria”). 1. saria

  • Xuban Izagirre Barandiaran (“San Esteban ermita”) 2. saria

  • Maren Urkia Sanchez (“Kioskoa”) 3. saria

B KATEGORIA (2011-2013)

SARITUAK

  • Ainhoa Albisu Alustiza ("Monjen zubia"). 1. saria

  • Aiala Aranburu Lasarte ("Xubia"). 2. Saria

HELDUEN KATEGORIA

LEHEN HERRITARRA

  • Iñaki Zabaleta Sanpedro: “Bi kabi”

AIPAMEN BEREZIA

  • Carlos Uriagereka (Mungia): “Izenbururik gabe”

  • Fernando de Vicente Garrido (Berriz) : “Izenbururik gabe”

HIRUGARREN SARIA

  • Fernando Ureta Castelo (Artziniega): “Izenbururik gabe”

BIGARREN SARIA

  • Iker Mugarra San Martin (Ugao): “Izenbururik gabe”

LEHEN SARIA

  • Iban Aranburu Elustondo (Beasain): “Urrutikoetxea”

Lan guztiak ikusgai izango dira udaletxeko Areto Nagusian, ekainaren 5a bitartean, 10:30-12:30 eta 16:00-19:00 ordutegian.