Ekainaren 17an eta 20an eta uztailaren 3an eta 9an goierritarrentzako bisita gidatuak egingo dira

2026·05·20


Idiazabalgo Udalak eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioak duten hitzarmenari esker, idiazabaldarrek Beneditarren artxiboa bisitatzeko lau aukera izango dituzte datozen asteetan. Hauek dira datak eta ordutegiak:

  • ekainak 17, asteazkena, 18:00
  • ekainak 20, larunbata, 11:00
  • uztailak 3, ostirala, 11:00
  • uztailak 9, osteguna 11:00

Bisita gidatu hauetara goierritar guztiak daude gonbidatuta, baina bisita bakoitzean 12-13 lagunentzat baino ez dago tokirik. Hortaz, komeni da lehenbailehen izena ematea, bai 943 888781 telefono zenbakira deituta bai lbf@lbf.eus helbide elektronikora idatzita.