Neurketak iraila eta urria bitartean egingo dira, guztira 16 ordu

2026·05·12


Bost urtez behin euskararen erabilera zenbatekoa den eta zer bilakaera izaten ari den jakiteko kale neurketak egiten dira Euskal Herriko hainbat udalerritan. Aurten ere Idiazabalen egiteko asmoa dugu, eta horretarako bolondresak behar dira.

Neurketa aldiak ordubetekoak izango dira, astebete oso batean eta bigarren asteburu batean (guztira 16 ordu), eta bolondresek kalean zein hizkuntza entzuten den jasoko beharko dute aplikazio baten bidez. Aurretik formakuntza emango zaie bolondresei. Neurketak iraila eta urria bitartean egitea aurreikusten da. 

Lan hau egiteko bolondresak beharko dira, eta herritar guztioi irekia dago deialdia. Soziolinguistika Klusterrak EHUrekin hitzarmen bat dauka, eta neurketan parte hartzen duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Izena emateko edo zalantzarik izanez gero, idatzi kultura@idiazabal.eus helbidera