2026·05·11
Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak Udaleku irekiak antolatu ditu herriko umeentzat. 2014 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Ekainaren 22tik uztailaren 17ra egingo dira, bi hamabostalditan. Ordutegia, berriz, 09:30etik 12:30era izango da.
Izena emateko epea gaur, hilak 11, zabalduko da, eta maiatzaren 18ra arte egongo da irekita. Izen-ematea online egin ahal izango da, udalaren webgunean, edo aurrez aurre udaletxeko harreran nahiz liburutegian. Hamabostalditako prezioa 60 eurokoa izango da; beraz, hilabete osoan parte hartu nahi duenak 120 euro ordaindu beharko ditu. Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko.
Tasaren murrizketa eskatzeko aukera egongo da. Familia ugaria osatzen duten elkarbizitza-unitateetan, hirugarren seme-alabari eta ondorengoei %50eko hobaria aplikatuko zaie, dagokion tarifarik baxuenaren gainean.
Zaintza zerbitzua
Guraso Elkartearen eskutik, aurten ere zaintza zerbitzua eskainiko da, 07:30etik 09:30era. Informazioa jasotzeko edo izena emateko, ige.zaintza@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:
Giltza – Identifikazio Zerbitzuak
ESKABIDEA AURREZ AURRE EGITEKO:
- Izen-emate orria deskargatu, bete eta gurasoek edo legezko ordezkariek sinatuta udaletxeko harreran edo liburutegian aurkeztu.
