Ekainaren 12an irekiko ditu ateak piszinak eta irailaren 6an itxiko

2026·05·06


Ekainaren 12ra arte itxaron beharko da lehen bainua hartzeko, baina dagoeneko zabalik dago Igarondo igerilekuko bonua eskatzeko aukera. Igerilekua egunero irekiko da irailaren 6a bitartean, ohiko ordutegian: 11:00etatik 20:00etara. 

Bonua eskatzeko bi modu ditu eskura herritarrak. Alde batetik, izena emateko orria bete eta udaletxeko harrera zerbitzuan aurkeztu daiteke; bestetik, Udalaren webguneko izapide telematikoa erabili daiteke bonua eskatzeko.   

Hauek dira aurtengo tarifak:

18 urtetik gorakoak 56,01 €
18 urtetik gorakoak. Familia ugaria 44,81 €
4-18 urte bitartekoak 44,81 €
4-18 urte bitartekoak. Familia ugaria  24,66 €
0-3 urte bitartekoak 0,00 €
Gazte txartela edo ezgaitasun txartela dutenak 38,36 €
Bi guraso/titular + seme/alaba bat 4-18 urtekoa 114,23 €
Bi guraso/titular + 2 seme/alaba 4-18 urtekoak 125,49 €
Bi guraso/titular + 3 seme/alaba 4-18 urtekoak 129,97 €
Bi guraso/titular + 4 seme/alaba edo gehiago 4-18 urtekoak 136,70 €
Guraso /titular bat + seme/alaba bat 4-18 urtekoa 56,01 €
Guraso /titular bat + 2 seme/alaba 4-18 urtekoak 61,64 €
Guraso /titular bat + 3 seme/alaba edo gehiago 4-18 urtekoak 72,84 €