Hiru kategoriatan banatuko dira parte hartzaileak jaiotza dataren arabera: 2010 edo lehenago, 2011-2013 eta 2014-2017.

2026·05·04


Idiazabalgo Udalak 2020. urteaz geroztik antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa maiatzaren 23an egingo da aurten. Ohi bezala, hiru kategoriatan banatuko dira parte hartzaileak: A kategorian, 2010ean edo lehenago jaiotakoak lehiatuko dira; B kategorian, 2011-2013. urteen artean jaiotakoak; eta D kategorian, 2014-2017 urteen artean jaiotakoak. 

Izen-ematea egunean bertan izango da: 9:00etatik 10:00ak bitartean A kategoriakoentzat eta 10:00etatik 11:00ak bitartean B eta D kategoriakoentzat. Sarien banaketa arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxean.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen