Liztor asiarraren habiren bat ikusiz gero udaletxean jakinarazi

2026·04·24


Aurten ere dagoeneko hasita dagoen liztor asiarraren habiak desaktibatzeko kanpainarekin bat egin du udalak.

Horregatik, lehen habien desaktibazioaren garrantzia azpimarratu nahi du, baliabide gutxirekin egin daitekeelako eta gainera hauek suntsitzean udarako bigarren habi kopurua asko murrizten delako.

Beraz, herritarren laguntza beharrezkoa da espezie inbaditzaile honen kontrol eraginkorra bermatzeko eta arriskua garaiz murrizteko.   

Liztor asiarraren habiren bat ikusiz gero udalarekin jarri harremanetan