Izena emateko epea zabalik dago udaletxean eta liburutegian, apirilaren 30era arte

2026·04·17


Idiazabalgo Udalak jarrera-osasunari buruzko saioak antolatu ditu maiatzaren 4rako eta maiatzaren 11rako. Saioak Enrique Gorostegik dinamizatuko ditu.

Alexander teknikan oinarrituta, jarrera eta mugimenduaren kontzientzia lantzeko lehen hurbilketa egingo da. Saioak zaintzaile profesional zein ez-profesionalei zuzenduta daude, baita gorputzaren ongizatean interesa duten herritarrei ere.

Saioak 17:00etatik 19:00etara izango dira, Pilarreneako ganbaran.

Ikastaroa doakoa da. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea gaindituz gero, zozketa egingo da.  

Izena emateko epea zabalik dago udaletxean eta liburutegian, apirilaren 30era arte. Informazio gehiagorako, 663 626 196 telefonora deitu edota berdintasuna@idiazabal.eus helbidera idatzi daiteke.

Izen-emate orria