Maiatzaren 2an ospatuko da, Gazta Azokaren barruan, eta izena udaletxean eman behar da apirilaren 29rako
2026·04·17
Maiatzaren 2an, Gazta Azokaren baitan, Idiazabalgo XXV. Mami Txapelketa jokatuko da. Txapelketa idiazabaldar guztiei irekita dago eta izena udaletxean eman behar da, apirilaren 29a izanik azken eguna.
Ontziak udaletxean jasoko dira izena ematerako orduan.
Mamia egiteko erabiliko den esneak ardi latxarena izan behar du eta ez du azukrerik ez beste gehigarririk izango.
Parte hartzaile bakoitzak etxean egingo du mamia eta bi ontzitan aurkeztu beharko du maiatzaren 2an, 11:00etan, udaletxean. Dastaketa 11:15ean egingo da eta 13:30ean sari banaketa egingo da udaletxean.
