2026·04·16
TREBA Gazteak programak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako eta izaera praktikoko tailer bat eskaintzen du, “Zer dakit nire sexualitateaz? Harreman osasuntsuak eraikitzen” izenburupean. Formakuntza Ageda Blasco-k emango du.
Tailerraren helburua sexualitatearen gaia ikuspegi zabal, inklusibo eta kritikotik lantzea da, eta aldi berean, parte-hartzaileek euren esperientziak, zalantzak eta kezkak partekatzeko espazio seguru bat sortzea.
Saioan zehar, honako gaiak landuko dira: emozioen eta desiraren esplorazioa, adostasuna, tratu ona, baita sexting-aren eta sextortsioaren prebentzioa ere. Halaber, botere-harremanak aztertuko dira, bereziki desioaren eta adostasunaren arteko lotura azpimarratuz.
Metodologia parte-hartzailea eta bizipenetatik abiatutakoa izango da, gazteen arteko horizontaltasuna sustatuz. Horretarako, talde-dinamikak, ikus-entzunezko baliabideak eta sentsibilizazio-ariketa ludikoak erabiliko dira, gorputza eta esperientzia erdigunean jarriz.
Izen-ematea: Gaztelekuan
Informazio gehiagorako: Sexualitatea - Gazteria - Gipuzkoako Foru Aldundia
