2026an garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira maiatzaren 7a bitartean
2026·04·13
Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak kultur proiektuak eta jarduerak sustatzeko diru-laguntzaren deialdia zabaldu du. Horren bidez udalerriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten sorkuntza, prestakuntza edota zabalkunde ekimenak lagundu nahi ditu Udalak.
Deialdia apirilaren 8an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta maiatzaren 7ra arteko epea (hogei egun baliodun) izango da eskaerak egiteko. 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epealdian garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira diru-laguntza deialdira.
Kultur sustapenera bideratutako diru-laguntzaren kopurua 1.500 eurokoa da.
