2026·03·26
Urtero bezala, data hauetan izaten da Musika Eskolan hurrengo ikasturteari begira baja eskatzeko epea. Ordiziako Musika Eskolak jakinarazi duenez, 2026/2027 ikasturtean jarraitzeko asmoa ez duten Idiazabalgo ikasleek apirilaren 13tik 17ra bitartean egin beharko dute baja eskaera kultura@idiazabal.eus helbidean edo udaletxean bertan. Bi kasuetan baja eskaerako orria bete eta aurkeztu beharko dute.
Baja eskatzen ez duten ikasleei automatikoki berrituko zaie matrikulazioa 2026/2027 ikasturterako eta plaza erreserbatuko zaie.
Bestalde, hurrengo ikasturtean instrumentua aukeratzea dagokien ikasleek (2018,. urtean jaiotakoek) udaletxean adierazi beharko dute zein tresna nahi duten.
Azkenik, maiatzaren 11tik 15era zabalduko da ikasle berrien matrikulazioa 2026/2027 ikasturterako.
