2025·05·12
Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako eta garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak burutzeko diru-laguntzaren deialdia zabaldu du. Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza sustatzen lagundu nahi du Udalak, ipar globalaren eta hego globalaren harremanak eraldatzeko asmotan.
Deialdia gaur, maiatzak 12, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bihartik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskaerak egiteko. 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epealdian garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira diru-laguntza deialdira.
Aurreikusitako diru-laguntzaren zenbatekoa 25.000 eurokoa da:
- Lerroa: herrialde txirotuetan garapenerako lankidetza proiektuak burutzeko diru-laguntzak 20.000 euro.
- Lerroa: Idiazabalen garapenerako sentsibilizazioa edota hezkuntzako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko 5.000 euro.
Eskaera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hogei eguneko epean egin beharko da. Horretarako, ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Deialdiari buruzko informazioa
- Deialdia: oinarriak
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: C001, C002, C003, C004, C005 eta C007 agiriak.
