2026·04·20
EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua duten 56 udalerrien arteko lehiaketa birtuala da Mugiment Pausu Erronka. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.Iaz antolatu zen lehen aldiz, eta aurten ere Idiazabalgo 14 urtetik gorako herritarrek parte hartzeko aukera izango dute maiatzaren 11tik 31ra bitartean.
Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko taldearekin bat eginez parte hartuko du. Erronka maiatzaren 11n hasiko da, goizeko 6:00etan, eta maiatzaren 31n amaituko da. Azken sinkronizazioa ekainaren 1ean izango da. Epe horretan, parte-hartzaileek euren urratsak erregistratu eta lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
Nola parte hartu?
- App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
- App-an izena eman
- Zure talde/herrian izena eman: Hasierako orrian bilatu "Mugiment pausu erronka 2026" > "Mugiment Pausu Erronka 2026" zabaldu ligan > Aukeratu Idiazabal.
- Pausuen sinkronizazioa: Apple
Pausuen sinkronizazioa: Android
- Healtch Connect instalatu
- Health connect eta Wellk lotu. ADI: Health connect zabaltzeko beti play storetik bilatu behar dugu
- Health connect gure mugikorreko osasun aplikazioarekin lotu
Sailkapenak
Wellk aplikazioan udalerrien arteko sailkapena eta banakako sailkapena egongo dira ikusgai.
Sariak
- Banakakoa. 75 euroko opari-txartelak kirol denda batean gastatzeko, pauso gehien eman dituen emakume eta gizonarentzat.
- Banakakoa. 75 euroko opari-txartelak kirol denda batean gastatzeko, onartutako desgaitasuna duen eta pauso gehien eman dituen emakume eta gizonarentzat.
- Taldekakoa. 30 euroko opari-txartela udalerrian urrats gehien pilatu dituzten 5 pertsonentzat, eta udalerriko beste parte-hartzaileen artean beste 5 opari txartelen zozketa. Taldekako sailkapeneko saria eskuratzeko, taldean gutxieneko partaide kopurua bermatu behar da, udalerriaren tamainaren araberakoa:
< 2.000 biztanleko udalerrietan: 5 pertsona.
< 5.000 biztanleko udalerrietan: 10 pertsona.
< 10.000 biztanleko udalerrietan: 15 pertsona.
> 10.001 biztanleko udalerrietan: 20 pertsona.
- Parte hartzaile gehien dituen udalerriari: 30 euroko 5 opari-txartel taldeko parte-hartzaileen artean zozketatzeko.
