Uraren kudeaketa

URAREN KUDEAKETA

Idiazabalgo udalerria Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kide da, eta hark eskumena du sare primarioetan ur hornidurarako eta saneamendurako azpiegiturak ezartzeko eta ustiatzeko, baita dagozkien zerbitzuak emateko ere. Kontsortzioak Idiazabalgo udalerrian ur hornidura «altan» emateko saneamendua eta zerbitzu publikoa kudeatzen ditu.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2006ko martxoaren 15ean. Hitzarmen horren bitartez erabaki zen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bere gain hartuko zuela URAREN ZIKLO INTEGRALA, barne hartuta altan eta bajan dauden sareen kudeaketa, eta are egin beharreko inbertsioak egitea ere.

Lankidetza hitzarmena 2017an luzatu zen, eta honako Inbertsio Plan hau gauzatzea du xede

Iturburuak: Europako Uraren Esparru Zuzentarauaren (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 23ko 2000/60/EE UEZ) 7. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kide diren estatuek demarkazio guztietan espezifikatu behar dituztela egunean giza kontsumorako 10 m3 ur baino gehiago biltzen dituzten edo 50 pertsonari baino gehiagori hornidura ematen dioten ur masa guztiak, baita etorkizunean horretarako erabiliko direnak ere. Eremu horiek Eremu Babestuen Erregistroan (EBE) jaso behar dira. Eremu Babestuen Erregistroan ez dago Idiazabalgo udalerriko ur bilketarik, Uraren Euskal Agentzia – Ur Agentziak egindako Uraren Informazio Sisteman bost hornidura iturburu, 2 industria iturburu eta 3 hiri iturburu jasota dauden arren.