Obra brigada
HARREMANETARAKO:
Arduradun politikoa: Iñaki Alberdi Iparragirre alkatea@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Pello Unanue Imaz
Administraria: Maier Langarika Izaguirre udala@idiazabal.eus
Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100
Obra brigada.Funtzioak
FUNTZIOAK
Obra brigada udal zerbitzu bat da, eta horren eginkizunak honako hauek dira::
♦ Udal eraikin, instalazio eta espazio publikoak konpontzeko zein mantentzeko lanak egitea eta garbiketa-zerbitzuak egitea.
♦ Bide publikoak konpondu, garbitzeko eta kontserbatzeko lanak egitea
♦ Hiri altzariak (zaborrontziak, bankuak, kulunkak...) konpontzeko, mantentzeko eta lekualdatzeko lanak egitea
♦ Udalaren jarduerarekin lotutako tresneria eta dokumentuak lekualdatu, hartu, eman eta jaso
♦ Udalaren edo udaleko zerbitzuen esku hartzea duten ekimenak prestatzeko jarduerak
♦ Idiazabalen urte osoan zehar antolatzen diren udal jai eta kultura ekimenak muntatu eta desmuntatzeko lanak.
♦ Udalerrian ekimenak antolatzen dituzten elkarte ezberdinek eskatutako mahaiak, aulkiak, hesiak, musika ekipoak, askotariko tresnak eman eta jasotzen direla kontrolatu. Elkarteak dira elementu horiek garraiatzeko eta ondo erabiltzeko ardura dutenak.
♦ Udalaren ibilgailu parkea kontrolatu
Bestalde, Obra brigadak ondorengo zerbitzuen gaineko ikuskaritza egiten du:
- Kale garbiketa.
- Argiteria publikoko eta udal eraikin eta instalazioetako energia elektrikoaren hornikuntza eta banaketa sareen kontserbazioa eta mantentzea.
- Udal hilerrian mantentze eta garbiketa lanak, hilobiak, ehorzketak eta hobitik ateratzeak prestatzea.
- Parke eta zuhaiztien garbitzeko eta artatzeko zerbitzua
- Udal eraikin eta lokaletan berokuntza eta beste hornikuntzen mantentze eta kontrol lanak.