Nekazaritzako elikagai ekoizleak eta artisauak
GAZTANDEGIAK
- Gaztañaditxulo: Gaztañaditxulo Baserria. Tel 628 607 634
- Goiburu: Bikuña 10, 1.esk - Tel 943 18 74 27
- J. Aranburu: Ondramuino Baserria - Tel 943 18 74 92 / 628 15 11 25
Bisitatu nahi izanez gero, aldez aurretik deitzea gomendatzen da.
Nire Artzantza
NIRE ARTZANTZA
Luix Katarain (1926-2014) Idiazabalgo artzainaren bizimodua dokumental baten jaso du Idiazabalgo Ikerketa Taldeak. Galtzear den artzaintza ulertzeko eta bizitzeko modu baten lekukotasuna jaso dute bertan. Luis Katarain Idiazabalgo artzaina da protagonista Gazta Zati Bat dokumentalari esker ezagun egin zena. Katarain 2014ko maiatzean hil zen, 87 urte zituela.
Luix Katarainekin batera, Aritz Katarain, Inaxio Mari Eziolaza, Aimar eta Oihan Esnaola eta Ander Barandiaran agertzen dira dokumentalean. Maddi Garcia, Guillermo Urrestarazu, Maitane Urteaga eta Xabier Urteaga Idiazabalgo ikerketa taldeko kideen lana da ikusentzunezkoa. Grabazioa eta edizioa Pixel etxeak egin ditu