Naturaren kontserbazioa

NATURAREN KONTSERBAZIOA

1.Babestutako natur espazio eta elementuak

Jarraian datoz natur interesa duten Idiazabalgo espazio eta elementuak:

1.1.-  Fauna intereseko eremuak

Idiazabalgo udal-mugartean badago bertan intereseko fauna komunitate bat bizi delako zaindu eta babestu beharreko eremu bat; izan ere, eremuaren barruko zona batzuk fauna komunitate horren erreprodukziorako edo beste aspektu biologiko batzuetarako (bizitzeko edo migratzeko, adibidez) garrantzitsuak dira.

Eremu hori espezifikoki lotuta dago Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasota dagoen animalia espezie bati, eta onetsitako kudeaketa plana du. Zehazki, bisoi europarra (Mustela Lutreola) da espezie hori. Babes kategoriarik altuenean dago sailkatuta aipatutako katalogo horretan, “desagertzeko arriskuan” kategorian, alegia.

Espezie horren kudeaketa plana 2004ko maiatzaren 12ko Foru Aginduaren bitartez onetsi zen. Plan horrek ezarri zuen Idiazabalgo udal-mugartean dagoen espezie horrentzako interes bereziko eremua Oria ibaiarekin bat datorrela, zehazki, Urtsuaran ibaiarekiko elkargunearen eta Segura eta Mutiloa udal-mugarteekiko mugen arteko tartean.

Eremu edo espazio lineala da, 2 km inguru luze dituena. Bidezkoa da eremu hori baldintza egokietan mantentzea eta zaintzea, aipatutako espezie horren babesa bermatzeko lehentasunezko xedea dela medio.

Definitutako eremu horiek beren baldintza propioak dituzten beste esparru babestu batzuei gainjarritako eremu espaziala osatzen dute (besteak beste, Oria Garaiko KBE).

1.2.- Natur intereseko landaredia duten eremuak

Idiazabalgo udal-mugartean badaude beren landaredien natur interesagatik duten balioa babesteko eta zaintzeko neurriak hartzea justifikatzen duten hainbat habitat, are gehiago habitatak progresiboki narriatuz eta haien azalerak murriztuz joan direnean. Udalerriko natur eta kultura ondare hori babestea faktore positibo bat ere bada, oro har, ingurumena kontserbatzeko, zaintzeko eta hobetzeko, eta, zehazki, biodibertsitatea babesteko.

Jarraian datozenak dira identifikatu eta gainjarritako baldintza horretan jasotako landaredi unitateak:

Ibaiertzeko toki landaredia: tamaina txikiagoa edo handiagoa duten eraketak dira, eta haltz eta lizarrak dira nagusi.

Toki baso eta zuhaiztiak: kantauriar haltzadiak, urkidiak, harizti azidofiloak, pagadi azidofiloak, pagadi-hariztiak, hostozabalen eta motzondoen baso mistoak.

Europar Batasunaren interesekoak diren habitat naturalak: habitat horiek babesteko, kontserbazio bereziko eremuak ezarri behar dira, eta Europako Habitat Zuzentarauaren (92/43/EB) I. eranskinean jaso

Zehazki, “Lizarrustiko basoa (pagadia)”, Espazio Natural Garrantzitsuen Katalogo Irekian dago jasota, Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistema ezberdinen lagin esanguratsua baitago bertan.

1.3.- Onura publikoko mendia

Onura publikoko mendien artean gehitu da kategoria horri dagokion udalerriko eremua, 108/1995 Foru Dekretuak, azaroaren 21ekoak, Gipuzkoako Onura Publikoko Mendien Katalogoa onesten duenak, ezarritakoaren arabera. (1995-12-04ko GAO, 230. zk.).

2. Igarobide ekologikoen sarea

Igarobide Sarearen xede nagusia da Natura 2000 Sarearen konexioa eta koherentzia ekologikoa sustatzea, Habitat Naturalak eta Basoko Fauna eta Flora Zaintzeari buruzko Europako Kontseiluaren 92/43/EEE  Zuzentarauaren 10. artikuluak ezarritakoarekin bat eginez.

Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitatea Sailak 2005ean Igarobide Ekologikoen Sareari buruzko azterlan bat egin zuen EAEn.  Oraindik izapidetu eta onetsi gabe dagoen arren, justifikatuta dago azterlan hori gainjarritako baldintza hauek egiteko erreferentzia gisa erabiltzea.

Aipatutako ikerketa horren arabera, Idiazabalgo udal-mugartearen hegoaldea Aralar eta Aizkorri mendilerroen espazio-nukleoen arteko lotura igarobidearen parte da.

Egiturazko xedea da lotura igarobide horrek konektagarritasun ekologikoko baldintzak mantentzea, eta, beraz, igarobide horren gainean esku hartzeko irizpideak eraginak prebenitzera eta nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta ehiza aprobetxamenduetako landaredi elementu naturalak kontserbatzera eta, hala badagokio, berrezartzera bideratuta daude.