Liburutegian ezin da ozen hitz egin, ez baita batere lagungarria liburutegian dauden beste irakurleentzat.
Liburutegiko bazkide txartela galdu edo erabilera txarraren ondorioz txartel berria egiten bada 2€ ordaindu beharko da.
Esku-telefono, bideo joko, edo horrelako aparagailuekin jolastea debekaturik dago.
Liburutegiaren barruan ezingo da jan, ez edan.
Sei urte bete ez dituzten haurrek, uneoro pertsona heldu batez lagundurik egon beharko dute, liburutegiak antolaturiko saio berezietan izan ezik.
Altzariak, tresnak, eta ekipoak beren lekuetatik ezin dira mugitu baimenik gabe. Funtsak (liburuak, DVDak e.a.) gaizki erabiltzea galarazita dago. Norbaitek zerbait hondatzen edo galtzen badu, berri bat eskuratu edo ordainduko du.
Ezin da sartu txirrindu, patin eta abarrekin.
Liburuzainak arau hauek betetzen ez duen erabiltzailea kaleratu ahal izango du, eta behar diren neurriak hartu.