Kontu-hartzailetza
KONTU-HARTZAILETZA
Idiazabalgo sektore publikoaren kontrola eramaten da.
Udal Aurrekontu Orokorrak: ildo nagusien berri ematea, aurrekontuaren aurrerapena, aurrekontuak izapidetu eta horien gaineko aholkularitza ematea; aurrekontu-aldaketak; aurrekontu-betearazpenaren eta informazioaren txostenak eta aurrekontu-likidazioa
Kontu Orokorra egitea.
Barne kontrol sinplifikatua, bi modalitate hauetan, burutzea:
1. Eginkizun kontu-hartzailea: diru-sarreren eta gastuen fiskalizazio txostenak (aurrekontu fase guztiak barnean hartuta) eta inbertsioen egiaztapen materiala gauzatzea, besteak beste
2. Kontrol finantzarioa: Honen barruan:
-Ikuskaritza publikoa: Guardi Gain SAren kontuen auditoretza.
-Diru-laguntzen kontrola
-Finantza-kontrolari buruzko plana (urtekoa) prestatzea eta gauzatzea
-Barne-kontroleko emaitzen txosten laburtzailea
Barruko eta kanpoko aurrekontu-informazioa eta soldata-masari buruzko informazioa bidaltzea
Aholkularitza eta lankidetza ematea aurrekontu- eta kontabilitate-arloan.
Ekonomia- eta finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua ematea: finantza planak idaztea, informatzea eta izapidetzea
Zerbitzuen kostuei buruzko txostenak
Kreditu eragiketak formalizatu aurretiazko txostenak
Zerbitzu publiko berrien edo horien aldeketen azterketa, ekonomia-, finantza eta egonkortasunaren aldetik ondorioak aztertzeko.
IDIAZABALGO SEKTORE PUBLIKOAREN BARNE KONTROLAREN EZAUGARRIAK |
|
Kontu-hartzailetza mugatuko araubidean burutzen da |
Aurrekontu exekuzio araua |
Barne kontrol sinplifikatua aplikatzen da |
5.000.000 eurotik beherako aurrekontua duelako |
Guardi Gain SAren kontuen ikuskaritza egiten da |
Derrigorrezkoa da, ikuskaritza publikoaren aldetik (ez merkataritzako araudiaren aldetik) |
Barne-kontroleko emaitzen txosten laburtzailea eta finantza-kontrolari buruzko plana noiz aurkeztu eta edukia |
Aurrekontu exekuzio araua |