whatsapp goiburua
whatsapp zerbitzua informazioa
Whatsapp bidez herritarrek informazioa jasotzeko zerbitzua
Norabide bakarreko zerbitzu hori difusio-zerrenden bidez baino ez da emango, eta alta emateko 943187100 zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan eta mezu bat bidali, ALTA jarriz.
Idiazabalgo Udalak doako zerbitzu berri bat jarri du martxan, herritarrei interes publikoko jarduerei buruzko informazioa eskaintzeko. Zerbitzu horrek norabide bakarreko komunikazio-sistema bat ezarriko du WhatsApp berehalako mezularitza-aplikazioaren bidez, eta, beraz, ez da kontsulta pertsonalizaturik egingo bide horretatik.
Proposamenak, eskaerak eta kexak bidaltzeko edo administrazio-izapideak egiteko, Udalak ezarritako bideak erabiliko dira: erregistro elektronikoa, 943.187.100 telefonoa, herritarrei arreta emateko eta erregistroen arloko laguntza emateko zerbitzua eta www.idiazabal.eus webguneko iradokizunen eta kexen postontzia.
Zerbitzu berri hori difusio-zerrenden bidez soilik emango da, eta inola ere ez WhatsApp taldeen bidez. Komunikabide horretan alta emateko, 943187100 telefono-zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan eta mezu bat bidali, ALTA jarriz. Hala, ezarritako baldintzak onartzen dira, bai eta zerbitzu horretan erabiltzen diren datuen tratamendua baimendu ere. Bestalde, zerbitzu honetan baja emateko BAJA mezua bidali beharko da zenbaki berdinera.
Inprimaki horiek udalaren webguneko esteka honetan aurki daitezke: www.idiazabal.eus/komunikazioaZerbitzu berri honekin, Idiazabalgo Udalak herritarrengana hurbildu nahi du zerbitzu publikoko informazio guztia. Zerbitzua WhatsAppen mezularitza-zerbitzuan oinarrituta dago, eta, beraz, zerbitzua erabiltzeak konpainia hori erabiltzeko baldintzak onartzea dakar.