Izal bira

IZAL BIRA

Idiazabalgo Udalak parte hartu du Idiazabalgo zahartze aktibo eta osasungarriaren Akzio-Planean. Plan horretan, beharra ikusi da persona helduetan aktibitate fisikoa sustatzeko. Horrela, Ttipi-Ttapa Ibilbide Osasungarriak izeneko proiektua nahi da jarri abian, behar horri erantzuna emateko.

Proiektu hori 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta betez ere, sedentarioei. Aktibitate fisikoa sustatu nahi da, zailtasunak dituzten pertsonetara egokituta dauden ibilbide lauen eta seguruen bidez. Helburua oinez ibiltzea da, norbere gaitasunak kontuan hartuta, baina, hori bai, beti norbaitek lagunduta eta aholkatuta. Gainera, garrantzisuena ondo pasatzea eta lagunak egitea da.

Udalak, Osasun-Zentruak eta Osasun Publikoko eskualdea elkarlanean ari gara, alde batetik, ibilbide horiek diseinatzeko eta bestetik dauden beharrak atzeman eta erabilgarri dauden baliabideak identifikatzeko.

Anima zaitez eta ariketa fisikoa egin bitartean ongi pasatuko duzu!

Asteartetan elkartzen gara goizeko 11:00etan udaletxeko plazan eta bertatik abiatzen gara.

Ibilbideak lauak eta seguruak dira eta, horrezaz gain, zailtasun motorrak dituzten pertsonentzako egokituta daude. Ibilbidean zehar erakunde antolatzaileetako boluntarioen laguntza izango duzu.

Ibiltzea da garrantzitsua, bakoitza bere ahalbideen arabera eta, horrezaz gain, ondo pasatzea eta lagun berriak egitea da helburua.

Gogoan izan ariketa fisikoa egitea onuragarria dela zure osasunerako:

  • Hipertentsio arteriala hobetzen du eta kolesterola eta azukrea odolean gutxitzen ditu
  • Digestioa hobetzen du
  • Giharren erresistentzia eta indarra hobetzen du eta gazte mantentzen ditu artikulazioak
  • Oreka hobetzen du eta erortzeko arriskua murrizten du
  • Loaren kalitatea hobetzen du
  • Tentsioak liberatzen laguntzen du eta umorea hobetzen du.