Industria

INDUSTRI ETA ZERBITZU ALDE BEREZIAK 

Industria eta zerbitzu gune batzuen inguruan sortutako zenbait zonalde daude Idiazabalen. Herrigunetik aldenduta daude, errepide inguruanuruan: 
• Industriguneak 
• Jeronimorene inguruko industrigunea sortu zen lehendabizi. Patricio Echeverríaren lima fabrikako hasierako sailaren ondoren (1942. urte aldera sortua), Amporena etorri zen (1964). Gaur egun Eziolatza eta Eztenaga Errotaraino zabaldua dago eta enpresa asko biltzen ditu; horien artean, Idiazabalgo handiena den Ampo. 
• Loidikoa Jasoren zabalpenak garatu du azken urteotan, 1975etik. 
• Goardiakoan, berriz, Udalak bultzatuta, enpresa txiki mordoa bildu da azken urteotan, 1988 ingurutik honantz, Segurako kaminoaren ondoan. 
• Iñausti-Ihurre. Arcelor-ek (hots, lehenagoko J.M.Aristrainek) izandako hedapenak ekarri du industrigune honen sorrera (2002). Olaberri eta Beasaingo industri kontzentrazio handiari lotuta dago, beraz. 
• Etxegarateko gaina 
1850 aldera Altsasuko kamino berria egin zenean hasi zen osatzen Etxegarateko gunea (benta, mikelete etxea, guarden etxea...). Gaur egun, N-I errepide nagusiaren ertzean, badirudi ostalaritzaren eta kaminoko autoentzako zerbitzuen inguruko gune bihurtua dela.