Ikuskizunak eta ekimenak
KULTUR IKASTAROAK
Udalak antolatzen dituen kultur ikastaroak urte osokoak izaten dira, irailetik ekainera bitarte luzatzen direnak. Bi ikastaro eskaini ohi dira: joste-lanak eta egur lanketa. Matrikulazio-kanpaina irailean egiten da. San Blas jaietan erakusketa bat antolatzen dute ikasleek, urtean zehar egindako lanekin
HITZALDIAK: TERTULIAN ZIKLOA
Tertulian Zikloaren hitzaldiak hilean behin eskaintzen ohi dira, astearteetan, gai anitzen inguruan. Saio guztiak grabatu egiten dira eta liburutegian eskuragarri daude mailegurako. Euskaraz nahiz gazteleraz eskaintzen dira, hizlariaren arabera.
KULTURA DIGITALA
Mundua gutxinaka digitalizatzen doa eta Udalaren helburua ere bada herritarren gaitasun digitalen garapena sustatzea. Horretarako, 2019. urtean estreineko aldiz, Zientzia Astea antolatu zuen. Bestetik, Udalarekin harreman digitala errezteko asmoz baliabideak, prozesuak eta formazio-saioak herritarren eskura jarri ditu.