Ikastaro eskaintza 2020 - 2021
IKASTARO ESKAINTZA 2020-2021
Ikastaroak urriaren hasieratik ekainera bitarte eskaintzen dira, astean zehar.
Aukera zabala dago, besteak beste: pilates, zumba, hipopresiboak, spinning, krossfit, 3. adinekoen soinketa, yoga, gaztefit, TRX ...
Ikastaro eskaintza 2020 - 2021
- Izen ematea: 2020ko Irailak 15era arte . "Komiki tailerra", "Nork zaintzen nau ni?" eta "Emoziotegia" ikastaroetan izen ematea irailak 23ra arte zabalik.
- Zerrenden publikazioa: Irailak 18
- Behin betiko zerrenden publikazioa: Irailak 24
- Ikastaroen hasiera: Urriak 1
Kirol ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Gaztefit 14 urtetik gorakoentzat da.
Ikastaroa probatzeko 15 eguneko probaldia egongo da.
Hurrengo urratsak hauek dira:
- 1. Akatsak zuzentzea: norberak eskatu behar du, email bat honera bidaliz: zerbitzuak@idiazabal.eus edo Udalean. Epea: irailaren 23ra arte, asteazkena.
- 2. Behin betiko zerrendak zozketarako irailaren 24an argitaratuko dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
- 3. Zozketa eguna irailaren 24an.
- 4. Zozketan ateratzen den zenbakitik hasita, esleituko dira plazak. Behin ikastaro horren gehienezko kopurura iritsita, persona horrek zehaztutako beste aukerak kontuan hartuko dira.