IGARONDO IGERILEKUA 2020 - TITULUA
IGARONDO IGERILEKUA 2020
igerilekua 2020 - testua
Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean higiene eta segurtasun neurri zorrotzekin Idiazabaleko igerilekuak irekiko dira Ekainaren 26an. Aurtengoan skate parkera ere zabalduko da etzanda egoteko eremua eta momentuan arautatako aforoa betetzea bermatu beharko da, indarrean dagoen legediaren arabera, 280 lagunekoa.
Igerilekurako sarrera irteera dutxa banatatik egingo da eta bainua 20 minutukoa izango da. Aldageletan gehienez 3 lagunek egon ahalko dute eta komunetan garbiketa areagotuko da.
Herritarrek abonuak etxetik (erregistroa online eginez) edota Udaletxeko liburutegian (goizeko 8:30etatik 15:00etara) soilik eskura daitezke. Ekainaren 25a baino lehen helbideratuz gero, %5eko hobaria izango dute.
Izena ematean erabiltzaile bakoitzari letra bat egokituko zaio eta aforoa gainditzen den uneetarako hustutze protokoloa abiatuko da. Webgunean eta igerilekuan egutegi bat egongo da letren hurrenkera batekin eta letra talde jakin batek edo gehiagok igerilekua utzi beharko dute.
Herritarrek abonuak ahal bezain azkarren egin ditzaten gomendatzen da eta Covid 19a dela eta aforo mugarik jarri behar izanez gero, herritarrak lehenetsiko dira.
IGERILEKUKO BONO ESKAERA ONLINE EGITEKO PAUSOAK
1) Informazioa irakurri eta "A013 Igarondo igerilekua" izen emate orria jaitsi hemen
2) "A013 Igarondo Igerilekua" formularioa bete, eta gorde zure ordenagailuan pdf bezala
3) Izen emate orria beteta dagoenean, Ziurtagiri digital edo B@qk bidez sinatu behar da
4) Sinatutako dokumentua erregistroan sartu, izen ematea eginda gera dadin
Oharra: Izen emateak hurrenkeraren araberakoak izango dira, presentzialak zein online egindakoen arabera, hau da, izen emate presentzialak ez du bermatuko hurrenkera mantenduko denik.