Hondakinak
HONDAKINAK
I. IDIAZABALGO HONDAKINEN BILKETA-SISTEMA
Idiazabalgo Udaleko Udalbatzari dagokio hondakinen bilketarako sistema hautatzea, eta Udalak hautatutako sistema hori kudeatzeaz arduratzen da Sasieta Mankomunitatea (kontratazioak, diru-laguntzak, hitzarmenak…).
Bilketa sistema edukiontzien bidez kudeatzen da eta honako ezaugarri hauek ditu:
►Txartel elektroniko txipduna errefusa edo birziklagarria ez den hondakinaren edukiontzi grisa (asteazkenean) eta pixoihalen edukiontziak (egunero) irekitzeko behar da.
►Hondakin organikoa biltzeko edukiontzi marroia irekitzeko giltza behar da.
►Edukiontzi hauek sarrailak dituzte:
►Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuta eta dagokien edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean (birziklagune):
Urtsuaran
Etzegarate
Goardia
Arimasagasti
San Ignazio (N-1 azpian)
Eziolaza
Ola-ondo
Benta txiki
Olariaga auzoa
►Guardi eta Eziolatza industrialdeetan honako zerbitzu hauek ematen dira:
1. Paper/kartoiaren bilketa
2. Egurraren bilketa
3. Errefusaren bilketa
Organikoa bakarrik biltzen zaie nekazal elikadura-enpresei, aurrez Sasieta Mankomunitateari eskatzen badiote.
►Zigor espedienteak: 2018tik, Sasieta Mankomunitateak hondakinen bilketako arauak hausten dituzten udalerriko herritarren kontrako zehapen espedienteak izapidetzen ditu; izan ere, arau horiek ez betetzeak hondakin organikoen eta ontzi horien edukiontzietan egon beharko ez liratekeen hondakinen kopurua handitzea dakar berekin. Hori dela eta, Legazpiko ontzien plantak eta Epeleko bio-hondakinen plantak kamioen kargak errefusa ditzakete. Halakorik gertatzen bada, hondakin horiek hondakindegian (edo errausketa plantan) bukatzeko eta hondakinen ez birziklatzeko ingurumeneko helburua ez betetzeko arriskua dago. Horrez gain, ez dugu eragin ekonomikoa ahaztu behar, bestelako hondakinak tratatzeak kostua bikoiztea, ECOEMBESen bonifikaziorik ez jasotzea eta tasak garestitzea eragiten baitu.
II. OBRA HANDIKO LIZENTZIAK + ERAIKUNTZA ETA ERAISPEN HONDAKINAK
Eraikuntza eta eraispen hondakinek planteatzen duten arazoak bi kausa ditu: alde batetik, mota horretako gero eta hondakin gehiago sortzen dira, eta, bestetik, hondakin horien tratamendua oraindik ez da asebetegarria kasu gehienetan. Gainera, jatorrian hondakin gutxiago produzitzeko prebentzioaren eskasia gehitzen zaio sortutako hondakinen birziklatze tasa baxuari. Idiazabalgo Udalak eraikuntza eta eraispen hondakinak behar bezala kudeatuko direla bermatzeko fidantza bat eratzea eskatzen du obra handietarako lizentziak emateko baldintza gisa. Fidantzaren zenbatekoa honako hau da:
♦ Eraispen eta eraikuntza hondakinen kudeaketaren kostuaren % 120.
♦ Hondakinen kudeaketa kostuaren % 60, baldin eta obraren egikaritzean hondakin gutxiago sortzen dituzten materialak erabiltzen badira edo eraikuntza jasangarria bada.
Fidantza hau itzuliko da hondakinen kudeaketa egokiari buruzko ziurtagiria udaletxean aurkeztu ondoren.