Servicios sociales

HARREMANETARAKO

Arduradun politikoa: Ioana Prados Alustiza; iprados@idiazabal.eus


Arduradun teknikoa: Marian Jauregi - gizarte@idiazabal.eus

 

 

 

 

 

 

Idiazabalgo Udala

Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100


Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:30
(aurretiko hitzordua eskatu behar da)

 

Gizarte zerbitzuak

Udal Gizarte Zerbitzuak saila Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako sarbide nagusia da. Helburu nagusia da herritar guztien gizarteratzea, autonomia eta gizarte ongizatea bultzatzea. Horretarako, prebentzio, babes eta laguntza funtzioa betetzen du hainbat prestazio emanda eta pertsona eta harreman izaera duten zerbitzuak eskaintzen ditu.

Sailak herritarrei laguntzen die Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikora sartu ahal izan daitezen.

Hori horrela,Idiazabalgo Gizarte Zerbitzuak herriko pertsona eta kolektibo guztiei bideratzen zaizkie eta bi arlo nagusitan lan egiten dute:

  • Alde batetik, prebentzio programak garatzen dituzte sustatzeko: 60 urtetik gorako pertsonen autonomia, gizarte bazterkeria egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, genero indarkeriari aurre hartzea eta biktimei laguntzea, eta adingabeen babesa haien familia eta gizarte guneetan.
  • Beste alde batetik, Informazio, Balorazio, Diagnostiko eta Orientazio zerbitzua eskaintzen du. Egoerak baloratu, esku-hartzeak proposatu eta Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta prestazioak aktibatzen ditu, egoeraren ezaugarriak eta egindako balorazioa kontuan hartuta.

Aktibatu daitezkeen zerbitzu eta prestazioak hauek dira:

1. MULTZOA: Autonomia sustatzeko
  • Mendekotasunaren Balorazio Baremoa (MBB)
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua
  • Telelaguntza zerbitzua
  • Desgaitasunaren balorazioa
  • Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)
  • Laguntza teknikoak eta laguntza ekonomikoa eskatzea
  • Eguneko zentroa mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat
  • Kotizatu gabekoen pentsioa
  • Desgaituak: aparkatzeko txartela
  • Behin-behineko egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat edo desgaituentzat
  • Alojamendu babestuak adinekoentzat
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)
  • Egoitza zerbitzuak desgaituentzat
  • Adinekoentzako egoitza eskaerak
2. MULTZOA: Gizarteratzea sustatzeko
  • Gizarte bazterkeria egoeren balorazioa
  • Desgaitasunaren balorazioa
  • Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea errezteko diru laguntzak
  • Behin-behineko egonaldiak mendekotasun egoera duten adinekoentzat edo desgaituentzat
  • Behin-behineko alojamendurako etxebizitzak
  • Desgaituak: aparkatzeko txartela
  • Laguntza teknikoak eta laguntza ekonomikoa eskatzea
  • Egoitza zerbitzuak desgaituentzat
  • Gizarte bazterkerian eta marjinazio egoeran bizi direnentzako egoitza
3. MULTZOA: Genero-indarkeria prebenitzea sustatzeko
  • Etxeko indarkeria edota genero-indarkeria egoeren balorazioa
  • Laguntza ekonomikoak genero-indarkeriaren aurrean
  • Egoitza etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat
  • Etxeko tratu txarren egoeretarako eta sexu-erasoetarako arreta psikosozialerako programa
  • Esku-hartze sozio-edukatiboa eta psikosozialaren alorrekoa zailtasunak dituzten adingabeak dituzten familientzat
4. MULTZOA: Haurren babesa sustatzeko
  •  Haurren babesgabetasun egoerak baloratzea
  • Esku-hartze sozio-edukatiboa eta psikosozialaren alorrekoa zailtasunak dituzten adingabeak dituzten familientzat
5. TALDEA: Oinarrizko gastuak ordaintzea sustatzeko
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)
  • Udal laguntza ekonomiko bereziak
  • Kotizatu gabekoen pentsioa
  • Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioak
  • Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)
  • Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE)
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)